Prosa

60 Madrile- Gure herria liburuan


Astero bezala,kafeteri hartan negoenean,berriei begirada arin bezain xume bat ematen ari nintzaien,eta,ohiko croissant ximel hura,kafesne epel ezti hartan murgiltzen nuen ari nintzen.
Jende askorik ez zegoen,betikoak,goizero lanetik ihes ttiki bat egiten zutenak,nere ohiko ezagunak.
Madrilen egotegatik sekulan ez nien gehiegi kasorik egin, eguneroko agur xinpleak baizik .
Solas beroetan ari ziren.,goizeroko solas arin biziak.
Egun hartan,jakin gabe zergaitik,zeramaten eleek deitu ninduten.
Elkar hizketak bizi biziak baiziren.Marmutxen bizi sexualaz ari ziren.
-Nik ez dut hori erran!
-Nola ezetz!Betiko leloak!
-Ba ez,Mexikorat jeitzera daramatzatela baizik ez dut erran!
-Hori ba ,esan duzuna!
-Aski! Erran zuen Marcelok,nola nahi duzue kukuso batzuk jeitzea ba!
Orain arte isil isilik egon zen Marcelo solasaldi zozo hori moztu nahian.
Eta besteek aintzinera!
-Edozoin marmuts jeitz daiteke!
-Bai zera!
Eta hura berotzen hasia,eta kafesnea epeltzen hasia.
-Milaka jeizten omen dituzte,hegazkinez abiatzen Mexico alderantz et han Zirt,zart!
-Kasu jeitzi ala zikiratu.Ez baita gauza berdina!
--Ez,ez jeitzi,jakina.
-Eta zertarako jeitzi?
-Beharrezkoa delako!
-Zozokeriak!Pentsa zenbat jende behar den hainbeste kukuso jeizteko!
-Zer uste duzu zuk,eskuz jeizten dituztela edo?
México, Estatu Batuen ondoan dago,aintzinamendu guziak baitituzte!
-Zer esan nahi duzu ,jeizgailuak badituztela edo?
-Bistan da,.instant batez milaka.
-Ez dut hori sinesten ahal
-Ba hala da! Zientifiko aldizkari batean irakurri diat.
-Ez dut gehiago solasik egin behar,dena baitakizue!
Hango elkar hizketak apaldu ziren,interesgabekoak bilakatzen ari baiziren.
Nere kafesne hotza ordaindu nuen.
Zenbat sos itzuli zizkidaten ez dakit.
Bitartean ,bi euli baso baten gainertzean larrua jotzen hasi ziren.
Han utzi nituen,Marcelo,bere bi lagunak,bi euli ausartak eta harriturik begiratzen ari zitzaizkien guztiak.Denak lanera abiatu ziren.

Xubiltz