Poesía 2007 - 2010

Kondena

Zer pekatu ote ez mintzatzeagatik disilenean ?
Zer pekatu besteen jokoa ez egiteagatik disilenean ?
Zein, bakoitxaren askatasunarengatik disilenean?
Zoin, beldurrarengatik disilenean ?
Zoin, solidaritatearengatik isiltzen denean ?
Zein, adierazpen askatasunarengatik isiltzen denean ?
Zein, pentsatzeagatik isiltzen denean ?
Zoin, giza izateagatik isiltzen demean?

Pekatuak sor litezke zerbait egitean,
Esatean ala erakustean bainan isiltzean ?
Edo isiltzeak zerbait ote du frogatzen ?
Gora errazismoa ozenki esaten duenari, zigorra! Kusian.
Gora emazte zanpatua argiki dionari zigorra! Benetan
Gora pedofilia desanari bortizki zigorra! Unean
Gora bortxaketa derranari zigorra! Gorputzan
Gora terrorea esaten duenari, zigorra! Gogoan
Bainan isilpenari dionari? Noizkoan?

Iritzia libre da
Isiltzea libre da seme alabak badituelako:
Hetsipen eza
Solidaritatea
Diskrezioa
Herabekeria
Pentsamena
Eta berriro pentsamena osatzea
Isiltzea libre da
Batez ere armak
Batenak eta bestearenak
Eta hitz maltzurrak
Helburu isila dutenak
Isila isilik.