Poesía 1991 - 2006

Zailarena

Zailarena ez duk hitz joriez aritzea

Ez ta ere adigaitzean erortzea

Zailarena ez da hitz ainitz esatea

Esaldiekin jira-biraz ibiltzea

Ta ulergaitza bihurtzea.

 

Ez ! ez duk ezer ulertu !

 

Zailarena ez da zehazki margotzea

Ez ta ere eredua itxuratzea

Zailarena ez da marra zuzenak ematea

Koloreekin jira-biraz ibiltzea

Ta ulerkorra bihurtzea

 

Ez !Ez duk ezer ulertu !

 

 

Zailarena da xinplea izatea

Hitz guttitan adieraztea

Abstrakziorantz abiatzea

Xoiltasuna gidari eukitzea

Eta ulertzea

Hori da artea bilatzea.

 

 

Bai!Hasi haiz zerbait ulertzen…

Xubiltz