Poesía 1991 - 2006

Gaueko olerki kaxkarra


Zer dut hobea?Maindire idorrak uztea?
Ala itzuliz mitzuliz denbora gehiago galtzea ?
Lo egin?Ta ezin,nardakeritan sartzea,ta mina hartzea ?
Baneiki ,banoa,banator.Helburu bakarra baitaukat :idaztea.

Gaur zer idatzi ez dakit,nahiz eta eskuak xinaurriz beterik
Txingurri langileaz baino,bihotzeko dardarez haunturik
Zerbait aterako ote ?Nork daki,argiak pizten ari zaizkit
Olerki baten pare,hor nabil mixterioz ezin aserik..

Bai,bai banabil,ez nago bakarrik,ene gogoa baitabil
Ezker eskuin irudiaren bila,biziaren txeka,hor isil
Ez da erres,ez zait aise,otoi,arren,mesedez erroitzatik hamil !
Laguntza behar dut,faborez, loasma hitzauriz erahil!

Badator,badator ur hazi baten pare
Badabil,badabil,jin laster baten alaba,erne
Goiargia durbilkit,asma iturriaren eske
Badatorzkit dardarez,hitz ama ta isura andere.

Ustegabeko hitz joko,zu zaitut hartuko?
Obulaziorikan gabe nola hazia sortuko?
Asma eme,gogo arra,noiz betiko bilduko?
Gau honetan sabelari haurrak dio uko.

Xubiltz,2006