Poesía 1991 - 2006

Isilik

Etxe zahar,lur gorri,zu,leihorik gabe
Euria ar edo eme?Lotsaren aita,ama dohakabe
Badariola goitik behera,haziz beterik,herabe
Ur sortzeak tuku tuku isilik,ortotsa dager jabe.

Bazterrak busti,kaleak hustu,bizirik ez da
Dirdirak sortu,Baztan bikoiztu,arimen falta
Iduzkitan euria idortu eta mirailak lehortu,
Ez dakit zer egin:jendea maite edo Baztan bihurtu.

Banketxeek dirudite atsoalargunak
Aitarik gabe dabiltza peso ta dollar lagunak
Baztan ba al dabiza, iduzki lainodunak
Xuxurla bat baizik ez du isurtzen,oi mutu hiztunak.

Isil hadi,isil zaite,hemen gaude
Bat,bi,hiru,hamalau...hamabostak daude
Batzuk kale,besteak soro,oi herri herabe.
Zure seme bustia nauzu, zure etsai adiskide.


Xubiltz