Nere amodioa
Nere bihotz gozoa
Nere txoritxoa
eta nere itsasoa
agian zinateke
nere kruzeroa
nere Borneoa
nere traspasoa
eta nere geroa
Pozik
Bilakatuko ninteke
zure epizentroa
zure abismoa
zure leihokoa
eta zure desioa
Ez bazina nere Txikitxo
herbiboroa
graniboroa
loboroa
eta Miurikoa
eta ni akosoa
eta hain osoa.
Txotxoloa?
Maritxu tiesoa?
gurea izango liteke
fornikazioa
kopulazioa
ejakulazioa
eta bibrazioa
bainan ere
obulazioa
gestazioa
in vitroa
edo adopzioa
Halere ez nuke bakarrik izan nahi
Baten ordezkoa
zure menpekoa
zure erasoa
edo soportazioa
bainan bai
zure ilusioa
perturbazioa
zure pasioa
eta bizioa
inoiz izan gabe
degradazioa
gaistoa
traberoa
eta zurrunkeroa
Hau txikitxo zuretzat
Hau uisitxo guretzat
Hau bibitxo bientzat
Maite zaitut
Zuretzat goizut
Hiretzat gauzut
Zentzua galtzen dut.
Maite zaitut
Xabitxu