Poesía 2011 - 2012

47 Gure ugartean

gure ugartean « -Argazki bat atera nahi nieke, aita, itxoin pixka bat » « -Ezetz, heriotzarekin ez dela jostatzen, seme » “-Bainan begira denak inguruan daude, zergaitik ez ni?” “-Hargatik! Eta ez nardatu otoi!” “-Bainan begira andre ile argidun hura, eta galtza motxetan dagoen gizon potolo hura argazkiak ateratzen ari dira, zergaitik ez nik?” “- Goazen hemendik, seme, goazen etxera!” “-Circulen, circulen”---digu oihuka guardia zibil berde oliba batek. -“Circulen, acá no hay na que ver, sigan palante que están todos fallecidos” -“Denak itota daude, aita. Ikusi nahi ditut.” “-Ala, goazen, polizia ez al duzu entzun? “-Bai bainan besteak zer?” -“Besteak turistak dira”.