54 Ardura

Ardura

(Azken lurrikara eta tsunamien oroimenez)

Hau bai dela bulunba*1

Lurrikara, tsunami eta burrunba

Taka, kraska, kaska eta dunba

Lur sabela irauli, dardar katakunba

Hauxe, askerik dirudien espetxe

Hauxe, lidurike indardunen jauretxe

Uholde ta sute, hau ote basetxe?

Ohikoak ohi, betikoak beti, noiz ikastetxe?

Inork ez du zerikusirik, horretan sumati

Nehork ez aurrikusirik, honetan susmati

Denak ezinikusirik dintzaz*2 hainbat manati

Podere ta diruak nabilaka*3 ikarati

Haiek badakitena nik ez dakit

Ez dakitela diotela badakit

Ez zekitela dantzut, zer gezur polit

Bainan banketxean denak superavit.

Hau bai dela bulunba

Lurrikara, tsunami eta burrunba

Taka, kraska, zafla eta dunba

Eta ni hor noa lurrera, erori eta punba.

Nork du honen ardura ?

Uholde bihurtzea ura ?

Sute piztea sua ?

Hau izatea hura.?

Gizakia ez bada, agian Jainkoa

Erahil bihurtuz lur eta itsasoa

Joan zait egun sinesteko gogoa

Amodioa utzirik,nagusitu baita gorrotoa.

*1 Turuta

*2 Mintzo ari dira

*3 Bilakatzen nau