Poesía 2007 - 2010

Ote iza ?

Jendea hondartzan dago isasoari begira,
Zer jende pila
Erdian Oteiza, jotzen ezkila.
Bertso saioa berehala hasiko da, dardara, dirdira
Eta bertsolariak igerikan hasi dira.
Atzeraka urrunduz, lurartzerantz, bizkar dantzaz, besoak jira eta bira.
Lau lerro, bost errima eta stop! Han, uhain hartan, urpera, oi murgila !
Itsasoa garun kantariez bete da, burbuila
Bitartean lehorrean goserik, publikoa, isila.
Eta doinua hor dator itomenetik bizira.
Ertzaldera, izurturik, bitsatik bitsara
Uhainez, aparrez, itzalez eta kresalez
Neurkadez, hondartzarantz, uhin dantza arinez
Badoa bertsoa, argi txuriz eta bustiz.
Badoa bertsoa, aske, xuxurlaz eta abestiz.
Pizgai, ernai, alai, uztai, errai, arrai eta amai,
Sortu, piztu, hantu, tentu, bistu, lehertu.
Bizkor eta hauskor, iza hiz
Apar txuriz eta gezal gaziz....
Publikoa bustiz
Sentimendu oro beregana igorriz.
Hitz hezez, zipli zapla, etorriz.
Eta arimak, harriduraz, hondarrera eroriz
Txaloka hasi dira, txaloz, gozaz eta irriz.

Bitartean uretan
bertsolariekin batean.

Jorge Oteiza, kantuz, arrainuntzi naturalan hartzen bere dutxa
Urpeko krixtalezko kabina, Francis Baconen aurrekondairako itsas hilkutxa,
Arrotz eraginik gabeko boga botoila hutsa
Hutsaren hautsaren azpian, isilik, euskal platuxa
Botatzen ari zaigu, barne xahutik, bere agurtza
Betiko atxikiz bere iturburuaren funtsa.