11 Zoom

                                                               Zoom

                          

Mundua kreatzera deitu banindute,
lehen lehenik, ez nuke mundua hartuko, haste,
Jainko bainintzateke
eta ez mugaturik den gizon ala emazte.

Zoom, zoooooOOOOOOOOOOM

Izadi abstraktoa jaioko nuke
sortuz forma eta kolore, ihaute!
Handia ttikituz, ttikia handitu nezake
eta ulermen ohitik kanpo egon litzateke.
Abstraktuaren jauste
Espresionismoz bete.
Puzzlea osatuz, irrealez erreala, haste
Izaditto abstraktua aita, ohizko izadia seme
ulergaitzetik ulermenera iritsi arte. Neke!

ZOOM, ZOOOOOOooooooooooooooooooom

Mundua agertuko litzateke
eta argazkiak, lekuko, lioke
Artea dela ama eta aita arte.